Bisitan zehar

Museo guztian

Txartelak egun guztirako balio du; salbuespena litzateke sarbiderako ordutegi zehatz eta mugatua ezarri izana erakusketa ikusteko.  Posiblea da museotik ateratzea eta bertara itzultzea. Sarrera-txartela gorde behar da bisita guztian zehar, museoko langileek edozein unetan eska baitezakete. Doakoa da Nouvel eraikineko terrazetara eta Sabatini eraikineko lorategietara sartzea. Ikusi planoak. 


Argazkiak egin daitezke, baina flashik gabe eta tripodea, monopodea edo argazki-kamerak egonkortzeko beste edozein elementu erabili gabe; salbuespena litzateke besterik adieraztea lekuan bertan. Ezin da argazkirik egin 206. areto guztian (Gernika), ezta irudirik grabatu ere.


Haurtxoak eramateko motxilak uzten dira maileguz; bisitariek bi kontsignetan dituzte eskuragarri.
Haurtxo-kotxeak erabil daitezke.


21ºC

Obrak behar bezala kontserbatze aldera, erakusketa-aretoetan 21ºC-ko tenperatura egoten da, aldaketarik gabe. Egun beroetan, gomendatzen da babesteko jantzirik eramatea.


Arropazaindegian eta kontsignetan edukiera-mugak daude tamaina handiko gauzetarako. Neurriei buruzko argibide gehiago kontsignetan.


Galarazita dago museora sartzea animaliekin, non ez diren itsu-txakurrak edo laguntzako txakurrak.


    • Museoak ez du lekurik zenbait garraiobide uzteko, hala nola patineteak, trizikloak, bizikleta tolesgarriak, eta abar; beraz, ezin da sartu horiekin.
    • Galarazita dago janaririk edo edaririk sartzea museora.
    • Debekatuta dago erretzea museo guztian, aire zabaleko eremuak barne.
    • Obrak ezin dira ukitu, alde batera utzita uki daitekeela adierazten duten jarduerak.

Aretoetan

Bisitariaren laguntza ezinbestekoa da obrak zaintzeko eta gainerako pertsonen bisitaren kalitatea ona izan dadin laguntzeko.

Eskerrik asko gomendio hauek erespetatzeagatik:  

    • Bisitan zehar, heldu batek ibili behar du haurren ondoan.
    • Ezin da sartu 30x30 cm neurritik gorako motxila, poltsa eta maletarik erakusketa-aretoetara.
       
    • Ezin da objektu puntadunik sartu aretoetara.
       
    • Azalpenak egin dakizkioke taldeari bisitan zehar. Bisitari guztien hobe beharrez, moderatu ahots-tonua, eta jarri sakelako telefonoa “isilik” moduan. Are erosotasun handiagoa izateko, museoak irrati-gida eta audio-giden zerbitzua du erabilgarri.
       
    • Ixteko ordua baino 15 minutu lehenago hasten da erakusketa-aretoak jendez husten.