Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak herritarrekin duen konpromisoa, zerbitzuen erabiltzaile bisa, kalitate-behar bat da, eta erabaki esplizituak hartzea eskatzen du.
Zerbitzu-gutun honek adierazten du kalitateko zerbitzu publikoak emateko gure borondatea eta ahalegina.
Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionala erakunde autonomo bat da, Kultura Ministerioaren menpekoa. Museoaren helburua da arte modernoari eta garaikideari (bere adierazpen anitzetan) buruzko jakintza eta prestakuntza sustatzea publikoarengan, eta arte modernorako eta garaikiderako sarbidea erraztea publikoari. Halaber, arte plastikoak gizarteari jakinaraztea erraztu nahi du.
Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionala 1988an sortu zen, aldi baterako erakusketen zentro izateko. Madrilgo antzinako San Carlos ospitalean zuen egoitza. Ospitale hori Francisco Sabatiniren XVIII. mendeko lan bat da. 1992an bilduma iraunkorra inauguratu zen, eta ordutik benetako museo bihurtu zen.E2005ean, handitzearen espazioak inauguratu ziren, Jean Nouvel arkitektoak diseinatutakoak. Eremu horiek museoaren egungo espazio- eta erabilera beharrei erantzuten diete, teknologien berrien baliabideek lagunduta.
Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalari funtzio hauen ardura eman diote estatutuen bidez:
- Bildumak erakustea ordenaz, ikusteko eta aztertzeko baldintza egokietan, eta bildumen babesa, kontserbazioa eta zaharberritzea bermatzea
- Arte modernoko eta garaikideko aldi baterako erakusketen programak egitea.
- Museoaren lanen eta kultura-nortasunaren jakintza, hedapena eta zabaltzea sustatzea, eta edukiei buruzko jarduera didaktikoak garatzea.
- Ikerketa-programak garatzea, eta katalogoak eta monografiak egitea eta argitaratzea.
- Lankidetza-harremanak ezartzea beste museo eta kultura-erakunde batzuekin, esperientzien eta jakintzen trukea errazteko.
Reina Sofía Museoak zerbitzu hauek ematen ditu:
Bilduma iraunkorra
Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalaren bilduma iraunkorra museoaren funtsen seiehun lan inguruz osatuta dago, eta Sabatini eraikinaren bigarren eta laugarren solairuan dago. Bilduma iraunkorraren edukiak Espainiako artearen bilakaera erakusten du, bai eta bere nazioarteko testuingurua ere, XIX: mendearen bukaeratik gaur egun arte.
Aldi baterako erakusketak
Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak arte modernoko eta garaikideko aldi baterako erakusketen programa zabala eta anitza eskaintzen du, museoak berak antolatuta edo beste kultura-erakunde batzuekin, nazionalekin nahiz atzerritarrekin, lankidetzan.
- Zinema- eta bideo-zikloak
- Abangoardiako musika-kontzertuak
- Jarduera hezitzaileak
- Eskola-programak
- Kultura-boluntarioek gidatutako doako bisitak eskola-taldeentzat
- Orientazio-, baliabide- eta prestakuntza zerbitzua irakasleentzat
- Familiei zuzendutako programak
- Haurrentzat tailerrak
- Gazteei zuzendutako programak
- Ikastaroak, biltzarrak, hitzaldiak, jardunaldiak eta topaketak artistekin
Argitalpenak
Katalogoak, bildumen gidak, aktak eta beste argitalpen espezializatu batzuk eskura daitezke liburu-dendan.
Liburutegia eta dokumentazio-zentroa
Arte garaikidean espezializatutako funts bibliografikoak eta fotografikoak, eta ikus-entzunezko funtsak. Kontsulta-zerbitzuak ematen ditu aretoan; dokumentuen kopiak (dagozkien legezko mugekin), aleen erreserba, produktu berriei buruzko bihileko aldizkaria, liburutegien arteko mailegua eta argitalpenen trukaketa.
Ikertzaileek museoaren funtsetara eta dokumentu-funtsetara sarbidea izatea
Horretarako, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionaleko zuzendaritzari aurretik eskaera arrazoitua egin behar zaio.
Taldeen erreserba
Taldeak gutxienez hamabost lagunekoak eta gehienez 30ekoak izan behar dute (edo 25ekoak, adinez txikikoak badira).
Espazioak erabiltzea eta bisita pribatuak
Horretarako, indarrean dagoen legedian aurreikusitako tasak ordaindu behar dira.
- Liburu-denda eta denda
- Kafetegia eta jatetxea
- Jantzitegia, telefonoak, 4B kutxazain automatikoa
Kalitate-eginbideak
Gutun honetan jasotako zerbitzuak eta eskubideak eginbide hauek betez eman eta aintzatetsiko dira:
- Taldeen bisita-erreserbetarako eskaerei erantzutea, eskaera jasotzen denetik gehienez zortzi eguneko epean.
- Eskola-taldeen bisitetarako gidari boluntarioen zerbitzuen eskaerei erantzutea, eskaera jasotzen denetik gehienez hilabeteko epean.
- Museoko jarduerak egiteko Espainiako zeinu-bidezko hizkuntzako interpretearen zerbitzuaren eskaerari erantzutea, eskaera jasotzen denetik gehienez zazpi eguneko epean.
- Ikertzaileek museoko funtsetara eta dokumentu-funtsetara sartzeko egindako eskaerei erantzutea, eskaera jasotzen denetik zortzi eguneko epean.
Segimendu-adierazleak
- Aipatutako eginbideak zer neurritan betetzen diren egiaztatzeko, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak emandako zerbitzuen kalitate-mailaren adierazle hauek ezartzen dira:
- Zortzi egunetan erantzuna jaso duten talde-bisitetarako eskaerak eta guztizkoaren ehunekoa.
- Hilabetean erantzuna jaso duten eskola-taldeen bisitetarako gidari boluntarioen zerbitzuen eskaerak eta guztizkoaren ehunekoa.
- Zazpi egunetan erantzuna jaso duten museoko jarduerak egiteko Espainiako zeinu-bidezko hizkuntzako interpretearen zerbitzuaren eskaerak eta guztizkoaren ehunekoa.
- Zortzi eguneko epean erantzuna jaso duten ikertzaileek museoko funtsetan sartzeko eskaerak eta guztizkoaren ehunekoa.
Konponketa-neurriak
Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak Zerbitzu-gutun honetan adierazitako eginbideak ez dituela bete uste duten herritarrek erreklamazio-idatzi bat bidal dezakete museoaren unitate operatibo arduradunera.
Eginbidea ez bada bete, Zerbitzu-gutunaren arduradunak erreklamatzaileari jakinaraziko dio, gehienez 20 eguneko epean, eginbidea zergatik ez zen bete eta zer neurri hartu diren hautemandako hutsunea zuzentzeko.
Ez-betetze horrek ez du eragingo Administrazioaren ondare-erantzukizunik.
Herritarren parte-hartzea
Erabiltzaileek lagun dezakete Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalaren zerbitzuen ematean hobetzen, hauen bidez:
- Kexak eta iradokizunak egitea, Zerbitzu-gutun honetan aurreikusitakoaren arabera.
- Museoaren zuzendaritzara bidalitako idatziak.
- Real Asociación de Amigos del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía elkartea. Elkarte horren helburua da museoaren zereginarekin eta jarduerarekin lotuta ekintzak sustatzea, estimulatzea eta babestea.
Kexak eta iradokizunak
Aurkezteko moduak: bertara joanda, posta bidez eta bitarteko telematikoen bidez.
Helbide elektroniko eta Internet bidez aurkeztutako kexak eta iradokizunak interesdunaren sinadura elektronikoaren bidez sinatuta egon beharko dute.
Kexak edo iradokizunak museora joanda egiten badira, erabiltzaileak museoko laguntzaileek artatutako informazio-erakusmahaietan xede horretarako eskuragarri dagoen formulazioa beteko du.
Kexak eta iradokizunak adierazitako moduan egin ondoren, erabiltzaileek idatziz jasoko dute kexa bat edo iradokizun bat aurkeztu dutela, adierazten duten bidearen bidez.
Kexak eta iradokizunak aurkezteko helbide elektronikoa:
quejasysugerencias@museoreinasofia.es
Erantzuteko epeak
Kexa edo iradokizuna jaso ondoren, Komunikazio Sailak interesdunari jakinaraziko dizkio egindako egunerapenak, gehienez 20 egun balioduneko epean.Epe hori eten egin daiteke, baldin eta interesduna behar bada beharrezko azalpenak emateko, 10 egun balioduneko epean. Kexen aurkezpenaren ondorenak uztailaren 29ko 951/2005 ERREGE DEKRETUAn aurreikusitakoak izango dira. Errege Dekretu horrek Estatuko Administrazio Nagusiaren kalitatea hobetzeko esparru orokorra ezartzen du.